Errentaren banaketa
Errentaren banaketak herrialde edo eskualde batean ekoiztutako Barne Produktu Gordinaren ondorioz jasotako errenta guztien totala pertsona edo familien artean nola banatzen den adierazten du. Ez da per capita errentarekin nahastu behar: per capita errenta batezbesteko hutsa izanda, ez du islatzen errentaren banaketan dauden ezberdintasunak. Errentaren banaketa aztertzeko tresna estatistiko zenbait garatu dira, hala nola Lorenz kurba eta Giniren koefizientea. Badira probabilitate banaketa zenbait, beste alde batetik, errentaren banaketa modu egokian modelizatzen dutenak, Paretoren banaketa kasu.
Ekonomialari klasikoek, hala nola Adam Smith-ek (1723–1790), Thomas Malthus-ek (1766–1834) eta David Ricardok (1772–1823), faktoreen arteko banaketan jarri zuten arreta, hau da, diru-sarreren banaketa nola banatzen den ekoizpen-faktore primarioen artean (lurra, lana eta kapitala). Ekonomialari modernoek arreta handiagoa jarri dute gizabanakoen edo familien arteko errentaren banaketan. Errenta-oreka eta hazkunde ekonomikoaren arteko oreka eta haien arteko erlazioa aztertu dituzte, frogatuz askotan alderantzizko erlazioa dagoela.[1][2]
Berdintasuna handitzeko hainbat estrategia proposatu dira:[3] zergak igotzea, elikagaien eta bestelako gaien transferentzia, diru-laguntzak etxebizitzarako edota langabetuentzat, oinarrizko errenta unibertsala...
Errentaren banaketa neurtzen munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giniren koefizienteak erabiliz, zenbait erakundek, hala nola Nazio Batuek (NBE) eta Estatu Batuetako Inteligentzia Agentzia Zentralak (CIA), herrialde bakoitzeko errenta desberdintasuna neurtu dute. Giniren koefizientea zehatza eta fidagarritzat hartzen da, eta asko erabiltzen da Munduko Bankuan. Neurketak 0tik 1era bitartekoak dira, 1 desberdintasun perfektua izateko eta 0 berdintasun perfektua izateko. Munduko Gini koefizientea 2016an 0,52 zen.[4]
Joerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teoria ekonomiko estandarraren arabera, desberdintasuna handitu egiten da denborarekin herrialde bat garatu ahala, eta murriztu egiten da batez besteko diru-sarrera jakin bat lortu ahala. Teoria horri Kuznets kurba esaten zaio. Hala ere, ekonomialari garrantzitsu asko ez daude ados herrialde bat garatu ahala desberdintasuna handitzeko beharrarekin. Gainera, desberdintasunaren ondorengo murrizketa aldarrikatuari buruzko datu enpiriko kontraesankorrak daude.
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) 2011ko maiatzeko txosten batek adierazi zuen ELGEko herrialdeen barruan aberats eta pobreen arteko arrakalak esanez "bere mailarik altuenera iritsi dela azken 30 urteetako balioak gaindituz, eta gobernuek berehala jardun behar dutela desberdintasunari aurre egiteko".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Badiola, Ander Gartzia. (2023-09-04). ««Desberdintasuna hazi egin da, erdiko klasea akabatzen ari direlako»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ Santamaria, Ivan. (2023-09-04). «Inoizko handiena da diru sarreren aldea aberatsen eta pobreen artean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ (Ingelesez) «Income Distribution: What can be done to improve income inequality?» SparkNotes (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ (Ingelesez) «Gini Index Explained and Gini Co-efficients Around the World» Investopedia (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |